Urte askotarako

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2018ko aza. 28a, 12:34

Duela urtebete, Auzolan liburudenda itxi zuten. Handik gutxira, Zulategui izeneko kortseteria. Murillo ardotegia, Iribarren zapatadenda, Irigaray ferreteria, Lopez drogeria edo Biarritz lora dendarekin batera, San Nikolas plaza inguruko paisaiaren begirale isilak dira eskaparate horiek guztiak, nire azken hogei urteotako egunerokoaren joan etorriaren jagole mutuak. Makina bat sartu irtenak eginda nago ate horietatik. Azken asteotan, zatar paperen eta kristalak tindatzeko pinturen atzean argiak berandu arte piztuta ikusi ditut bertan. Jende gaztea hara eta hona. Zulateguin, opari denda xarmagarri eta kattuteroa dago orain; Auzolan zenekoan, liburudenda berri bat zabaldu dute. Atzo berean, irekiera ospatu zuten ia batera. Euri tuntuna zegoen, argi horixka, negu giro bat, baina elkarri zoriona oparitu zioten urte askotarako, kaba pixka batekin. Ondotik pasatu nintzenean, animo isil eta indartsu bat bidali nien.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!