San Fanziren

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2018ko urr. 24a, 12:21

Ba nik ere gomendio egingo diet altsasuarrei, eta Plataforma Ciudadana elkarteak herrian azaroaren 4rako antolatu duen ekitaldirako nik festa handi bat prestatuko nuke. Herriaren beste puntan. Iortia inguruan esaterako. Edo Intxostiapuntan. Eramango nituzke momotxorroak eta bertsolari pare bat eta herriko musikariak; egingo nituzke txistorra pintxo ugari; zortziko erraldoia antolatuko nuke. Bozgorailu handiekin une oro, herri osoan ondo aditzeko moduan. Utziko nioke jendeari mikrofonoa, esan dezala nahi duena, konta ditzala txisteak, edo egin dezala bakar hizketa edo aska ditzala barrenak. Eta Ciudadanos eta Voxeko eskuin muturrekoek erakarrita Espainiako ez dakit zein bazterretik etorritako guztiek alde egiten dutenean, kalejiran joango nintzateke plazara, bermut erraldoia egiteko. Berandu arte. Hamabigarren festa izango litzateke Altsasuko egutegian. Edo hamahirugarrena. Etxarrikoek Guardia Zibilak alde egin zuenean asmatu zuten hura bezala: San Fanziren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!