Batuta, edo zatituta

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2018ko urr. 3a, 12:23

Duela ez asko, Iruñeko Udalak antolatutako literatura lehiaketa batean, “Iruñerriko euskalkia” sarituko zela erabaki zuen orduko zinegotzi jaun prestuak. Zentzugabekeria ez ezik, artaburukeria galanta iruditu zitzaidan. Pegenauteren garaian izango zen, hor nonbait. Badakizue: euskaraz tutik ez jakiteaz harrotzen zen Hizkuntza Politikarako zuzendari zorigaiztokoa. Beti geratu zitzaidan jakin mina, nork epaituko ote zuen Iruñerriko euskalkiaren maila; zer hartuko zuen baliotzat; zer sarituko zuen, ongi, erran eta halakoak salbu. Nongo ze gaztek idatziko zuen poesia bat “Iruñerriko euskalkian”. Ez da txantxetako kontua. Maizegi, euskara bera desprestigiatzeko egiten zaie gorazarre euskalkiei. Javier Esparza UPNko buruak aitortu du, aste honetan, damu zaiola gobernatzen aritu ziren garaian euskalkien ikerketa eta sustapena gehiago landu ez izana. Euskararen sustapena errotik ezabatuko lukeela aldarrikatzen duenaren errana baldin bada, zer pentsa eman beharko liguke. Ez da txantxa, eta ez genuke kontu honekin eztabaida handirik onartu beharko, aukera garbi baitago: batua gabe, etorkizunik ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!