Alardeak eragin du krisia Hondarribiko elizan

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2018ko ira. 19a, 12:04

Hondarribian, Nafarroa maritimoaren izkina horretan, herriko apaizak dimisioa aurkeztu du. Ez duela gehiago jasaten herrian dagoen bortizkeria. Munilla gotzainari esan omen dio, ez dagoela atzera bueltarik. Alardea baztertzaile eta matxistak eragindako albo kalteak dira, herritarren obligazioa giroa hobetzea zela esatera ausartu baitzen egun handiko elizkizunean, baina esanguratsua da oso: ez bulling kasu famatuak, ez pederastia kasu ezagunik, ez borroka armaturik: Alardeak jarri du atakan Hondarribiko eliza, desfileak eragin du haustura eliztarrekin. Pasadizoak aitzakia ematen du elkarbizitzaz eta elkar errespetuaz hitz egiteko, baina nago barrualdeko Nafarroatik ere ez dugula zer erakutsi askorik. Gauza bat esango dut nolanahi ere: pozten naiz. Hondarribiko parrokiaren pareko eraikin ofizialean, Udaletxean, Kale Nagusiko plastiko beltzaren beste aldean, bat baino gehiago kezkatuta egongo da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!