Zortea

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2026ko martxoaren 26a

Zortea duzu. Hori erran izan didate lagunek behin baino gehiagotan. 2024an alokairu sozialeko etxebizitza bat egokitu zitzaidan Beran eta geroztik bertan bizi naiz. Alokairu soziala bai, nahiz eta hilabetero alokairua eta komunitateko gastuekin ia 550 euro ordaintzen ditudan. Alokairu soziala bai, nahiz eta etxea erabat hutsik egon eta altzairu eta etxetresna elektriko denak nik erosi behar izan ditudan. Alokairu soziala bai, nahiz eta bertan bizi garenetik hamar aldiz sartu zaigun ura garaje eta trastelekuan. Alokairu soziala bai, nahiz eta konponketa bat egiteko eskatu dugun bakoitzean hilabeteak eman ditugun zain. 

Hala ere zortekoa omen naiz. Gaur egun ez da erraza alokairuko etxebizitza bat aurkitzea. 30 urte bueltako lagunak ikusten ditut berriz gurasoen etxera joan beharko duten beldur. Gazteagoak ikusten ditut etxetik ezin atera. Bizilagunak ikusten ditut alokairua ordaintzeko larri. 

Eta hala ere zortekoa omen naiz. Zortekoa omen naiz nahi dudan bezainbertze egoten ahalko naizelako nire etxean handik botako ote nauten beldurrik izan gabe. Zortekoa omen naiz urtero KPIa bakarrik igotzen ahal didatelako alokairua. Zortekoa omen naiz auzo lasai batean bizi naizelako. 

Etxebizitza duin eta eskuragarria izatea ez litzateke zorte kontua izan behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!