Adina

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2025eko azaroaren 21a

Adina izango da beharbada, helduaroa deitzen diote hori, baina azken aldian inoiz baino presenteago dut eta dugu inguruan gure gurasoak ere zahartzen ari direla. Pixkanaka gora doazela. Nahiz eta ongi eta osasuntsu ikusi, gero eta hurbilago dago gurasoak zaindu beharko ditugun eguna. Nola zahartu nahi duten pentsatzeko erran izan diet behin baino gehiagotan gurasoei, mundu guztiak hori erabakitzeko aukera balu bezala. 

Beraiek bai, eta gu ere zahartuko gara noizbait. Edo hala nahi genuke, behintzat. 
Gure inguruan bizi itxaropena 84 urtekoa dela irakurri nuen duela ez aspaldi.  Nolakoa izanen da mundua 2080an? Dagoeneko dena pikutara joanda egongo ote da? Nola zahartuko gara gu? Nork zainduko gaitu? Eta guk nor zainduko dugu? 

Gehienetan bezala galdera aunitz eta erantzun gutti.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!