Erosi

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2025ko mar. 20a, 17:58

Badago egun on bat egun txar bihurtzea nahi baduzu egin dezakezun gauza bat: idealistara sartzea etxeen prezioak ikustera. Idealista erran dut, baina izan daiteke bertze edozein atari inmobiliario, negar egiteko modukoa baita horietan denetan aurkitzen duzun panorama. Etxebizitza gutti eta daudenak urrearen pare. Berari buruz ari naiz. Baina esaldi hori erranda berdin ari ninteke Burlataz, Txantreaz, edo Elizondoz.
 
28 urte dituzu eta inguruan gero eta gehiago dira erosteko etxebizitza bila ari direnak. Pisu bat salgai atera orduko 10 dira erosle posibleak, nahiz eta jakin pisu hori ordaintzeko 30 urteko hipoteka eta senitartekoen aurrezkiak beharko dituztela. Geroz eta gehiago dira aurpegi txarrez ikusten dutenak zure alokairuko aukera, bizitza dena alokairuan pasatzea erostea baino txarragoa balitz bezala. Pare batek bota dizute komentarioa dagoeneko: «30 urte arte alokairua ongi, baina, gero etxea erosi beharko duzu ez?». Gogoa sartzen zaizu erantzuteko: «Zuk ordaintzen badidazu bai».

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!