Iraganera begira

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2025ko ots. 20a, 19:51

Iraganean bizi dira batzuk. Hala dirudi behintzat. 
 
Aski da aste honetako berriak irakurtzea. Honelaxe zioen BERRIAK idatziriko albisteak: «UPNk eten egin du Lizarrako bertsolaritza programaren finantzaketa. Bagara kolektiboak salatu du Lizarrako ikastolan eta Remontibal ikastetxean ematen diren bertso eskolak gelditu egin direla, UPNren udal gobernuaren neurriak eraginda». 
 
2023an Lizarrako agintera ailegatu zenetik, etengabekoa izan da UPNren euskararen kontrako jarrera. Eta ez euskararekiko jarrera bakarrik, baita euskal kutsua duen guztiarekikoa ere. Bertsolaritza ikastetxetan irakasteko finantzaketa etetea izan da UPNren azken dardoa.  Beren filia eta fobia guztiekin, berriz ere erakutsi dute euskarari dioten nazka. Euskarari dioten beldurra. 
 
Lizarran egin badute, zeinek ez digu erraten berriz ere  Nafarroan agintera iristen badira zer egiteko gai izanen diren? Eskerrak aukera hori txiki samarra den. Oraingoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!