Eta zuk noizko?

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2024ko urr. 17a, 18:44

Pasa den astean egin zidaten lehenengo aldiz komentarioa: Gurasoak desiatzen egonen dira, eta zer, noizko pentsatu duzu ama izatearena? Moztuta gelditu nintzen. Inolako harremanik ez dudan andre batek bota zidan komentarioa, eta isilik gelditu nintzen, zer erran ez nekiela. 

Ohikoa dudan gisan ordubete beranduago etorri zitzaidan burura erantzuna: Eta izan nahi ez badut zer? Eta ezin badut zer? Eta dagoeneko aborturen bat izan badut zer? Baina ordubete berandu zen. Ordurako efektua galdua zuen erantzunak.

Entzuna nuen hasiko zirela komentario horiek egiten, eta banekien ni ere izanen nintzela nozbait horien biktima, ugalkortasun adinean dagoen bertze edozein emakumeren gisan. Hemendik aitzinera ohitu behar ote dut horretara? Inork eskatu gabe amatasunari eta niri buruzko iritziak aditzera? 

Ez ote da errazagoa bertzeak ohitu ote daitezen eskatu ez dizkiegun iritziak ez botatzera?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!