Izena

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2024ko ots. 14a, 16:04

Herri ttikietako kontua izanen da beharbada, baina, gurean aunitzek aurkezten dute beren burua gurasoen etxeko edo baserriko izenarekin. Identitate edo pisua emateko eginen dute beharbada, eta zer errango dizuet, niri inbidia pixka bat ere ematen dit. 
8 urte izanen nituen lagun baten etxera bazkaltzera joan eta bere amatxik zein etxetakoa nintzen galdetuta mutu gelditu nintzen egunean. 
Amaren herrian erraza da erratea nor naizen, ez dakit nongo baserriko Arantzaren alaba. Hitz bakarrean daki parekoak nor naizen, nor den nire ama, zein den bere familiaren izena, nongoa den auzoa. Eta aitarenean berdin. Otsarrako Patxiren alaba. Bukatu dira azalpenak, segundu erdian identifikatuta. 
Aunitzetan pentsatu izan dut berriz ere andre horrek nongoa naizen galdetuko balit zer erantzungo niokeen, baina oraindik ez dut erantzun egokirik. Beharbada gure pisu txikiei izena paratu beharko diegu? Ni badaezpada nire etxearentzako izena pentsatzen hasiko naiz

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!