Ahal dudana egiten

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2023ko mar. 8a, 18:19

Duela hilabete eskas irakurri nion Onintza Enbeitari inkoherentziak izeneko zutabea Berria egunkarian. Geroztik behin eta berriro itzuli naiz zutabe horretara, nire burua, eta egia erran behar badut ingurukoena ere bertan irudikatua ikusi nuelako. 

Halaxe zioen Enbeitak:  “Askotan pentsatzen dut guztiok garela inkoherenteak zerbaitetan. Ikusten dut neure burua, ikusten ditut maite ditudanak hainbat gauza aldarrikatzen, baina gero egunerokotasunean ez gara beti gogoratzen esaten dugunarekin. Kontsolatzeko beharra dudanean neure burua lasaitzen dut ahal dudana egiten dudala esanda”. 

Bai, ni ere banaiz inkohererentea, ia egunero, eta batzuetan baita behin baino gehiagotan ere. Epaiketak alde batera uzteko hautua egin arren, ni izaten naiz nire burua gogorren epaitzen duena; ahoz gora bertako elikaduraren apustua egiten dudan arren, ni ere joaten naiz tartean behin Mercadonara. Nire gorputza maite dudala erran arren, nik ere egiten dut dieta. Nire burua feministatzat izan arren, nik ere entzuten ditut abesti matxistak, are, dantzatu ere bai. 

Ez naiz ni nire inkoherentziez harrotuko, ez ditut nire inkoherentziak aldarrikatuko, baina, inkoherentzia bat dudan aldiro neure burua lasaituko dut, nik ere, bertze guztiek bezala ahal dudan egiten dudala erranda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!