Mozorroa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2023ko ots. 1a, 15:51

Urtarrilaren erdialdean hasi, eta ia martxoraino inauterietan murgilduta egonen gara Baztan-Bidasoan. Eratsungoak izan ziren lehenengoak, Leitzakoak ondotik, Sunbillakoak gero,  denetan ezagunenak diren Iturengoak, Zubietakoak eta Aurtizkoak, Arantzakoak, Igantzikoak, eta data ofizialetan gainontzeko herrietakoak. Data berezia izaten dira inauteriak, neguari agur errateko modu bat aunitzentzat. 

Ez naiz ni inauteri guztietara joanen, baina aurten ere hiru edo lau mozorro beharko ditut. Hori dela eta, pasa den astean etxean nituen trapuak begiratzen hasi, eta trapu horiekin mozorroak osatzeko gehigarriak erostera joan nintzen bazar batera. Neronek mozorrorik behar ez dudan arren, dendako pasilloetan barrena aurtengo katalogoa ikusten hasi nintzen. Denetariko mozorroak zeuden bertan, gehienak kutre xamarrak, egia erran behar badut: toreroa, sevillana, txerria, greziarra, medikua, polizia, suhiltzailea…. Beno, horiek denak gizonezkoen kasuan, dendak emakumeen mozorro deitzen dituzten mozorro horietan guztietan gehitu behar delako sexy atzizkia : gona motza duen toreroa, erromatar sexya, eskotedun sevillana…Eta hori gutxi balitz, medikurik ez eta horren ordez erizain sexyarena. 

Nazka aurpegiz eta esku hutsik atera nintzen dendatik. Beti bezala sexualizazioa nagusi. Ezin ote dugu emakumeek bada sexy atzizkirik gabeko mozorrorik erabili? Ematen duenez ez.
Ainhoa larretxea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!