Hilerokoa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2022ko mai. 11a, 18:00

Gaurkoa da berria. Espainiako Gobernua lantzen ari den abortuaren kontrako lege berriak hiru egunera arteko baja  hartzeko eskubidea emanen die hileroko minkorra duten andreei. Bai, ongi aditu duzue, baja. Hiru egunetakoa. Eta, bai, poztu egin nau albisteak ni ere joan izan naizelako hileroko minarekin lanera. 

Normalizatu egin dugu hileroko minarekin negarrez, botaka, zorabiatuta edo mugitu ezinik gaudela lanera joatea. Bai, hori egunero gertatzen da, egunero gertatzen zaigu. Normalizatu egin dugu minarekin bizitzea, izan ere hilerokoak ez luke minik eman behar, badakigu, baina, bai, batzuetan mina ematen digu. Aunitzetan, gehiegitan. Eta nahiago nuke minik sentituko ez banu, pildora baten beharra izango ez banu egun horietan eguneroko ohiko bizitza mantentzeko. 

Ikusteko dago gaurko berriak zein ondorio praktiko izanen dituen, ikusteko dago ministroen kontseiluak eta parlamentuak onartuko ote duten azkenean, baina, bada garaia hilerokoa plaza publikora ekartzekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!