Ardura

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2022ko mar. 30a, 20:19

Asteburuan Hernanin izan ginen sagardotegian. Ohiko plana izaten dugu urtero sagardotegira joatekoa. Goizean goizetik bertara joan eta hurrengo eguneko goizaldean itzultzekoa. Sagardotegian bazkaldu, bertako tabernan trago batzuk hartu, eta iluntzerako jaitsi ginen Hernanira.

Duela bi urte sagardotegi denboraldia erdizka gelditu ondotik, inoiz baino jende gehiago dabilela erran zigun izan ginen sagardotegiko jabeak, eta hori sumatu genuen Hernaniko karriketan ere. 

Iluntzeko zortziretan goizaldeko laurak balira bezala jendea, dena onartua, araurik ez. Eta tartean eskatu gabeko ukituak, eskatu gabeko bultzadak. Bakarren bati bakean uzteko erran eta ‘borde’, ‘amargada’ edota antzekoak jasotzea erantzun gisa. Zerbait gaizki egin duena zu izango bagina bezala. Eta badakizue hori nori egiten dioten, ezta?

Besta egin nahi dugu, baina guk nahi dugunarekin, nahi dugun eran eta zuen eskuak gure gainean paratu gabe. 

Alkohola ez da aitzakia. Jakin dezazuela, erasoa egiten duen bezain erasotzailea da eraso horien aitzinean ixilik gelditu eta irri egiten duena. Zuen ardura ere bada. Hernanin, Iruñean edo Beran izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!