Zakarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2022ko mar. 2a, 17:30

Asteburuan, bertze leku aunitzetan bezala inauteriak ospatu ditugu Beran ere. Inoizko inauteririk parte hartzaileenak, koloretsuenak, dantzagarrienak… Nabaria zen jendea bestarako gogoz zela, eta gozatua hartu dugu aunitzek musukoa kendu eta maskara jantzita. 

Dena ez da urre ordea inauterietan, eta ezta bertzelako bestetan ere. Lesakan, Udalak berritu berri zituen komun publikoak hautsiak agertu dira, herrian berriki paraturiko semaforoa bitan puskatua, udaleko materiala kaltetuta.. Eta ez da Lesakan bakarrik. Beran jaia den aldiro agertzen dira zakarrontziak errekan, trafiko seinaleak bi puskatan xehetuak, eta herriko bizilagunen lorontziak lorerik gabe eta puskatuak. 

Eta nik egia erran behar badizuet ezin ditut ulertu horrelako jarrerak. Zergatik egiten du jendeak hori? Zertarako? Zein da zure helburua? Ez ote gara gai bertze modu zibilizatu batean besta  egiteko?

Zaindu maite duzun hori dio Ruperren kantu batek, ez ote genukeen gure herrira eta gure ingurura ere aplikatu beharko esaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!