Señorak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2021ko api. 14a, 16:28

Bertsolaritza gizarteko eta kulturako bertze esparru batzuk bezala eremu maskulinizatua da. Emakumerik kantuan ez zegoen zenbat bertso saio egin ote dira? Eta zenbat bertso saiotan deitu ote dituzte andreak emakume bat behar zutela erranez? Bertsolari andre guztiak berberak balira bezala, ezaugarri eta kantaera bera balituzte bezala. Inork ez du deitzen gizonezko bat bertsolari gizon bat behar dutela erranez. Ez da gauza bera gertatzen, ordea, andreekin. Kupoa dira anitzetan. Bete beharreko zifra bat, eta berdin du kantura doana nor den, andrea den bitartean.

Horri kontra egiteko, eta emakumeek kantatzeko espazio seguru eta feminista bat bermatzeko, eta esperimentaziorako sortu da Señorak sariketa. Bai, ongi aditu duzue, Señorak. Señorak izango dira kantuan, umorez eta errebeldia puntu batekin. Adin guztietako señorak, leku guztietako señorak.

Beraz entzule, gazte zein heldu, andre zein gizon, señora zein señoro, baduzue zita. Maiatzaren 8an Lesakan ikusiko gara, eta lehenago finalaurrekoetara joaterik duzuenok gozatu. Guk ere gozatuko dugu finalean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!