Bardoak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2020ko urr. 21a, 17:10

Ofizialki martxoaren 28an bukatzekoa bazen ere, azkenean urriaren 17, aitzineko
larunbatean bukatu zen Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketaren
bortzgarren edizioa. Txapelketa da berez, baina txapelketa bainoago, lagun arteko talde
ekimena da bardoak. Nafarroa osoko dozenaka bertsolarik eta bertsozalek elkarrekin
sorturikoa. Baztan Malerrekako Bertsonautak taldeak irabazi zuen larunbatean ofizialki,
baina talde irabazletik harago, Nafarroako bertsolaritza eta kultura izan ziren irabazle
larunbatean. Argi gelditu zen kultura beharrezkoa dela, eta kultura segurua dela.
Nafarroako Gobernuak hala zehaztuta, 100 lagun bildu ginen Lizarra, gure gel eta
maskarekin, eta ohikoa baino distantzia urrunagoan izan bazen ere bertsolaritzaz,
lagunarteaz eta umoreaz gozatu genuen.

Mila esker bertsozale elkartea eta mila esker bardoak, indibidualismoaren garaian taldeari
indarra emateagatik, eta nola ez kultura segurua dela demostratzeagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!