Mundua jokoz kanpo dagoela dirudi, pausean, blokeatuta.. eta aldi berean ezin azkarrago doala sentitu ahal dut. Egia esan kezka sentitzen dut azken aldi hontan.Eta galdera da zer egin ahal dut? zer egin ahal dugu?
Gauza askoren artean, gaur, egunerokotasuneko iraultzak jarri nahiko nituzke mahai gainean.
Iraultza xumeak, eragin zuzena duten mikromugimenduak. Zebra bide bat gurutzatzen aldez aurretik ezagutzen ez duzun norbaiten begirada hartatzea, "egunon" dioen norbaiti erantzun ahal izatea, eskerrik asko ahotan jartzea, kotxean goazela urduritasuna epeldu ahal duen keiñu bat eskaintzea, laguntza behar duen norbaiti eskua luzatzea, irribarre bat partekatzea.....begiak irekiak egon arren begirada ere irekitzea.
Uste baiño gehiago dago gure eskuetan.