Egun on, irratiak eman didan leihotxo honekin ekiteko, lehenengo manifestua denez gero, minutua nire burua aurkezten galduko dudala aurreratzen dizuet.
Ainara naiz. Baina nire titulua? esnebiltzailearen alaba, noski, horrela bainaukate oso ongi identifikatua jaio nintzen herri txikian. Hortik aurrera, ba arkitektura ikasi nuela esango dut, inuxentea ni, pentsatuz, jendeak gero eta gehiago behar dituen etxebizitzak egitea izango nuela helburu. Inoiz gaixotzen ez den eta eguean gero eta gutxiago lo egiteko ahalmena duen automata, diot, autonomoa naiz ordea,
Zer gehiago esango nuke? Ah bai, adina eta egoera zibila, noski. Seme-alabarik gabeko 40 urteko emakume ezkongabe, heteropesimista.
Eta hau guztia horrela izanda, ba nire belarri eta tripek alkohola eta reggenetonaren bakardadetik ihes egin nahi dutenean, literatura, kirola eta antzerkia besarkatzen ditut, munduak eskaintzen didan azkeneko babesleku bailiran.
Agian ez zait sobera baikor gelditu, ezta? Ba, jakin dezazuela, guzti hauek ekarri dizkidatenak jorratu nahi ditudala hurrengo hilabete hauetan, oinaze eta algara guztiak aztertu eta miazkatuz.
Beraz, abisua emanda dago, badakizue Ainara entzun bezain pronto, komunera joateko tartetxoa izango duzuela.