Irakasleen deialdietan tranpa onartzen da.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko aza. 15a, 23:50

Modu lotsagabean gaztelaniazko plazetan irakasle elebakarrak irakasle elebidunen atzetik geratzea saihestu nahi dute. Horretarako azterketetan lehia garbia egitea oztopatu nahi dute. Irakasle elebidunei debekatzen zaie aurkeztea, eta kitto.

IRAKASLEEN DEIALDIETAN TRANPA ONARTZEN DA

 

Nafarroako Gobernuak irakasleen deialdiak egin dituenean, oso modu berezian egin ditu: Euskarazko plazetarako azterketak eta gaztelaniazko plazetarako azterketak egun berean jarri ditu. Helburua: Irakasleek, bai euskarazko plazetarako, bai gaztelaniazko plazetara aurkezteko (bietarako, alegia) aukera galaraztea. Jakina, hori bakarrik irakasle elebidunek egin dezakete. Horrela, irakasle elebidunak hautatu behar du. Euskarazko plazetara aurkezten bada, ezin da aurkeztu gaztelaniazko plazetara, nahiz eta gaztelania ondo asko jakin. Gaztelaniazko plazetara aurkezten bada, ezin da aurkeztu euskarazko plazetara, nahiz eta euskara ondo asko jakin. Asmoa garbia da: Irakasle elebakarrei, gaztelaniaz besterik ez dakiten irakasleei, plazak ziurtatzea.

 

Jakina, jokabide maltzur honek Administrazio Publikoetan sartzeko berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak urratzen ditu erabat. Hala ere, sindikatu batzuek sutsuki defendatzen dute sistema hau. Alderdi batzuek ere bai, eta ez gutxi.

 

Nafarroako Parlamentuan sistema horren aldeko Adierapenaren alde bozkatu zuten UPNk eta PPk. Baita PSOEk ere. Baita Ezkerrak ere. Eta baita Ahal Dugu alderdiak ere. Hau da, gehiengo zabala sistema horren alde agertu zen eta Nafarroako Parlamentuak Adierazpen hori onartu zuen.

 

Modu lotsagabean gaztelaniazko plazetan irakasle elebakarrak irakasle elebidunen atzetik geratzea saihestu nahi dute. Horretarako azterketetan lehia garbia egitea oztopatu nahi dute. Irakasle elebidunei debekatzen zaie aurkeztea, eta kitto.

 

Politikarien irudia lur azalaren azpitik dagoela azpimarratu da behin eta berriz, azken boladan. Ahalegin handirik ez dute egiten, irudia hobetzeko. “Politikaria” eta “ezgauza” izatea sinonimoa dela sinets dezagun lanean ari dira etengabe. Horrelako erabakiekin zer nahi dute jendeak pentsa dezan? Politikariak pertsona erabat aurkeztezinak direla besterik ezin dugu pentsatu. Nola joka dezakete berdintasun, gaitasun eta merituen aurka, pertsona batzuk Administrazioan sar daitezen, euskara ez dakitela saritzeko?

 

Administrazioan Euskaraz taldeak fermuki eskatzen dio Nafarroako Gobernuari sistema hori alboratzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!