Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udala zoriondu nahi du, ekintza horregatik, webguneak elebidun egiteko asmoa adierazten duena.
IRUÑEKO UDALAK “.EUS” DOMEINUAK EROSI DITU
Iruñeko Udalak hogeita bat “.eus” domeinu erosi ditu, euskara interneten bultzatzeko.
“.eus” tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan laguntzen duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
“.eus” domeinu bat erabili ahal izateko gutxienez hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek:
- Web guneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du, edo komunikazioak hizkuntza horretan egin behar ditu.
- Web gunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du.
“.eus” domeinuak identitatea adierazten du: Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen izaera.
Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udala zoriondu nahi du, ekintza horregatik, webguneak elebidun egiteko asmoa adierazten duena.