Sanferminak 2015

Udalak ez du argitu nahi sanferminetako kale karteletan legea beteko duen

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko api. 29a, 01:09

Hirutan eskatu dio Arartekoak Udalari afixetan euskara eta gaztelania berdin trata ditzala, legeak agindu bezala. Haatik, udal aginte talde erregionalistak ez dio erantzun.

2014ko azaroaren 10ean Nafarroako Arartekoak gomendioa egin zion Iruñeko Udalari, kexa baten ondorioz: hurrengo San Fermin jaietara begira, jarritako kartelak euskararen eta gaztelaniaren tratamendu berdintasunari buruzko arauari lotu behar zaizkiola.

Bi hilabeteko epea eman zion gomendioa onartzen zuen ala ez jakinarazteko.

Iruñeko Udalak erantzun ez zionez, berriz galdera bera egin zion 2015eko urtarrilaren 16an. Baita ere 2015eko otsailaren 24an eta apirilaren 23an.

Iruñeko Udalak euskarari eta euskaldunoi mespretxua erakutsi zigun sanferminetan.

Antza denez, horrekin nahikoa ez eta Arartekoari ere mespretxua erakusten dio.

Ba al dago onartzerik horrelako jarrera erakunde publiko baten aldetik? Tartean euskara dagoenean… Edozein gauza.

Gure taldeak ere jakin nahi du nola jarriko dituen kartelak hurrengo sanferminetan. Ea erantzuten duen!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!