"Mendi-joen balada", Aingeru Epaltzaren literatur muntaketa gaur Zaldiko Maldikon

“Mendi-joen balada” du izena Aingeru Epaltzak gaur aurkeztuko duen literatur muntaketak. “Mendi-joak” idazlearen azken liburuko ipuinetan dago oinarritua. 20:00etan. Ekitaldi irekia.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta eginen du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz.

Ondoan Elena Ronkal izanen du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen.

Muntaketaren hirugarren ardatza musika izanen da. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak emanen dituzte, Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!