Stop LGTBfobia

Erabiltzailearen aurpegia

1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak (OMS) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kentzeko erabakia hartu zuen. 26 urte beranduago LGTBIQfobiaren aurkako eguna aldarrikatzen dugu, hots, gay, transexual, transgenero, bisexual, intersexual eta queer pertsonek bizi duten bazterkeriaren aurkako eguna.

Historiak erakutsi digu legeetan emandako aldaketak ez direla nahikorik izan berdintasunaren aldeko lorpenetan. Genero berdintasuna ez dugu erdietsi lege aldaketen bitartez, gaur egun oraindik ere ohitura eta jarrera matxistek bete-betean baitarraite. Halaber, gizarteak erakutsitako aniztasun sexualarekiko onespena, edota sexu orientazio ezberdinak erakusten dutenekiko berdintasun trataera ez da lortu azken urteotan legeetan egin diren aldaketen bitartez. Horretaz gain, jarrera aldaketa aldatu beharra dugu, aniztasunaren balioa azpimarratu, eta xede horretan hezkuntza funtsezkoa da.

Askatasun begiradak nahi ditugu gure eskoletan, gure kaleetan, gure gizartean. Hezkuntza sistemak askatasunean bizi diren pertsonak hezi behar ditu, diren bezalakoak izan daitezen, diskriminaziorik gabe, epaiturik izan gabe.

Gaur, Maiatzaren 17an, elkarretaratzea dago deituta Merkaderes kalean, eta leloa, ezinbestean STOP LGTBFOBIA.