Ahaldundu gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa

Egun on,
Dagoeneko lau egun iragan dira Euskaraldia hasi zenetik eta nire inpresio
pertsonala da aurreko edizioetan baino jende gutxiago ikusten ari naizela txapa
paparrean. Erraterako, aurreko egunean, euskaltzale giroko taberna batean sartu, eta
txapa zeramatenak gutxiengoa ziren, osotara hogei laguneko talde batean.
Diodan bezala iritzi bat besterik ez da, eta bukatu arte datu objektiboekin
kontrastatu ezin daitekeenez, ez naiz zoritxarraren iragarlea izanen eta irratiak ematen
didan aukera baliatuko dut jendea animatzeko.
Lau egun iragan dira, bai, baina zazpi geratzen dira oraindik aurretik, euskaraz hitz
egiteko konpromisoari eusteko. Nola egin? Lehenik eta behin inork ez dezake pentsa
berak egiten duena ez duela inporta, edo ez duela balio. Ez. Hain zuzen, Euskaraldiaren
jokoa norbanakoaren konpromisoan datza, lagun batek beste batekin euskaraz egiten
duelarik, bere ingurunea aldatzen baitu, eta betiko jokaera erdaldunari aurre egiten ahal
zaiola erakusten du.
Euskaldunok lehen lan bat dugu egiteko ezer baino lehen, gure burua konbentzitu
ahal dela, egiten duguna baino askoz gehiago hitz egin daitekeela euskaraz, eta ahalmena
dugula ingurune erdaldun handi hau aldatzen hasteko. Saia gaitezen, ahalegindu
gaitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!