Eskaileratxoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa

Egun on,

Iruñerriko lagun gehienok bezala, nik ere Sanferminak maite ditut, baina aitortu behar dut, azkenaldian, festa handiaren harira garatzen ari diren fenomeno batzuek gainditzen nautela guztiz. Horietako bat da "eskalerika" bezalako txorrakeriak instituzionalizatzeko joera. Ongi ulertu, ez diot inori ukatzen nahi duenean lagunekin biltzea festen irrika aitzakia hartuta, ez inolaz ere; San Ferminekin zerikusia duen guztiaz jabetzeko jokaeraz ari naiz, eta hori beste kontu bat da.  

Nire gusturako, badira urte batzuk sanferminak gainezka daudela, txupinazoa itogarria dela, kaleek eta festa ekitaldiek gozatzeko lekuak izan beharrean, negozio turistikorako guneak diruditela, entzierroa zezenaren aurreko lasterketa izan ordez, korrikalarien arteko borroka bihurtu dela, argazkian nor hobe ateratzeko lehian. Laburbilduz, gero eta iruindar gehiagok aldarrikatzen duten bezala, beharrezkoa da Sanferminei buelta bat ematea geruza turistikoa nola arindu eta sustraiko festa nola berreskuratzen den asmatzen hasteko; Iruña apurtzaile, ikonoklasta eta alaia bere festaren jabe izan dadila berriro, azken urteotako epelkeria klasista eta otzana baztertua.

Uste dut hilean behin meza bat, omenaldi bat, baita programa oso bat asmatzea ere
ez datorrela bat sanferminetako espirituarekin, eta urratsak ematen dituela kontrako norabidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!