Tranbia bat Iruñerrian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa

Aurreko egunean irakurri nuenez, Iruñerriko Mankomunitatea Atarrabia-Barañain arteko garraio publikorako tranbia lerro bat ezartzea aztertzen ari da. Edo, bederen, txosten tekniko bat egin du. 
Garraio publikoko erabiltzaile garenok ez dugu inor harrituko Iruñerrian hobetzeko franko dagoela erraten badugu, agerikoak baitira gaur egungo diseinuak dituen mugak. Hasteko, bus-bidea edo bus-erraila erabiltzearena; izan ere, gure inguruan dagoen trafiko dentsitate handiak nabarmen zailtzen die billabesei bide horietatik eroso mugitzea, gehienetan ez baitira erabiltzaile bakarrak. 
Beste aldetik, garraio publikoaren diseinua erradiala eta Iruñea-zentrikoa da erabat. NUPera eta ospitalera doazen pare bat lerro kenduta, gainerako guztiak Takonera, Merindades, edo Autobus geltokia dutela erreferentziako helmuga. 
Erraterako, Antsoainen lan egiten duen Berriozarko bizi lagun batek 40 minutu eman behar ditu billabesan lanpostura ailegatzeko, bus-aldatze bat tartean; hori hiru kilometrotara dauden bi udalerri handien artean, kotxez 10-15 minutu egiten den distantzia berean.
Konbentzitua nago garraio publikoaren alde gastatzea onura publikoaren alde egitea dela, baita ekologia eta berdintasun sozialaren alde ere. Beraz, nire animo osoa Mankomunitateari tranbiaren ideia serio hartzeko, eta gure garraio publikoa hobetzen jarraitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!