Los Pecos Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2025ko api. 7a, 11:20

Egun on,
Los Pecos bikote espainiarra Iruñera etorriko da heldu den azaroan. Berrogeita
hamarrak gaindituak ditugunok hagitz ongi gogoratzen dugu bi kantarien ospea, eta,
pentsatzen hasiz gero, gehienok gara gai haien abestiren bat hala nola kantatzeko, niri
“guitarra” eta “y te vas” etorri zaizkit burura gehiegi ahalegindu gabe.
Horiek modan zeudelarik, duela 40 urte inguru, Euskal Rock Radikala bere goren
aldian zegoen Euskal Herrian, eta horretara lerratzen ziren gazte euskaldunon gustu
musikalak, Hertzainak, Kortatu, La Polla Records eta enparauak entzuten genituen
gustura eta tai gabe, gure izaeraren isla zirelako. Aldiz, Los Pecos pijo espainiar batzuk
ziren guretzat.
Baina denborak dena aldatzen du eta Sanfermin batzuetan kasik ihesi atera behar
izan ziren kantari horiek laster itzuliko dira Iruñera, nora eta Navarra Arena-ra gainera.
Urtarriletik salgai daude txartelak, eta gehienak salduta dagoeneko. Kontzerturako
errepertorioan, berrikuntza handirik ez, duela 40 urte abesten zituzten kantu berberak
eskainiko baitituzte. Eta okerrena da garai batean jasanezintzat hartzen zituzten asko,
kontzertura joanen direla orain, nire kuadrilla erdia, besteak beste.
Hertzainak talde mitikoak zioen bezala: “nola aldatzen diren gauzak, kamarada”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!