Errusiarrak datoz

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2025ko mar. 31a, 15:45

Garai batean hagitz ohikoa zen gure artean “baskoak datoz” entzutea, populazioa guardian paratu nahi zelarik Nafarroan. Foru Erkidegoko establishment-a, bere intereseko proiektu bat aurrera ateratzeko adina babes ez bazuen, baskoen mamua zabaltzen hasten zen barra-barra. Formulak berdin balio zuen burugabeko urtegi baten eraikuntza justifikatzeko, nola inora ez zeraman tren hiperazkar baten proiektuari aurpegia garbitzeko. Dena zen posible baskoen mehatxu pean.
 Orain, Ukrainako gerraren bukaera atzematen hasi garen honetan, batzuek armen eta gerra azpiegituren negozio errentagarria arriskuan ikusten dute. Noiz eta justu orain, gerraren beldurrak energia garbiaren aldeko apustua bigarren planora bidali duenean, NATOren parte-hartzea sekula baino justifikatuagoa dagoenean, populazioan defentsan diru gehiago xahutzeko beharra barneratzen hasi denean, zer gerta eta bakearen mehatxua datorkigu gainera.
 Horri aurre egiteko, sistemaren adimen argitsuenek “baskoak datoz” formularen bertsio geopolitikoa asmatu dute: “errusiarrak datoz”, alegia; eta han-hemenka dabiltza txiringitoko komunikabide guztietatik erranez, gastu militarra ez handitzekotan, Gengis Putinen armadak Europako herrialdeak, Euskal Herria eta Portugal bera konkistatuko dituela guk defendatzeko armak eta armadak ausarki erosten eta antolatzen ez baditugu. 
 Beharrik guk istorioa ezagutzen dugun eta gure herriko alderdi ezkertiarrak ez diren tranpan eroriko, bestela ez dakit zer gerta lekiguken.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!