Egun on:
Ez dugu inolako astakeriarik erraten, euskara urrun dagoela oraindik hizkuntz
normalizatu bat izatetik zabaltzen badugu; ez eta euskaraz egitea gustatuko litzaiguken
anitz gauza ezin ditugula egin ere. Ez diogu inori adarra jotzen euskara dakitenen kopurua
handitzen den neurrian, euskaldunen artean euskararen erabilera behera doala erraten
badugu.
Garai batean uste genuen ikastolak, edo gaueskolak egitea aski zela euskararen
iraupena bermatzeko, baina ez da horrela. Hizkuntz gutxiagotu bat indartzeko hizkuntz
horretan bete ditzakegun komunikazio funtzio sozialak zabaltzea eta indartzea da gakoa.
Eta, horretarako, gehiago erabili behar dugu, gehiago mintzatu euskaraz.
Ez da erraza, bistan da, orain arte gaztelaniaz egin ditugun gauzak aldatzen
saiatzea: kirola egitean, irakurtzean, banketxera joatean, herriko auzokideekin elkartzean.
Zaila da, batez ere, ez gaudelako ohituta, eta, elkar ulertzeko minimoak, batzuetan, ez
daudelako bermatuak.
Ba, euskaldunon artean euskaraz aritzeko dinamika kaltegarriari aurre egiteko
sortu zen Euskaraldia, eta, kostata bada ere, emaitzak lortzen ari da. Maiatzean ospatuko
da, eta honezkero irekita dago ekitaldian parte hartzeko izena emateko epea. Beraz, egin
zaitez ahobizi, edo belarriprest.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!