Egun on:
Duela hiru hilabete, errebelde jihadistek Siriako Gobernua eskuratu zuten. Ordura arteko presidentea, Bashar Al Asad, ez zen lerratu Israelekin haren interesetan, ez zuen Estatu Batuetako base militarrik baimendu bere herrialdean, eta harreman ona zuen Iranekin eta Errusiarekin. Gauzak horrela, NATOko hainbat potentziek, Turkiak eta Estatu Batuek gehienbat, gerrilari jihadistei armak eta babes logistikoa eman eta, horri esker, boterea eskuratu zuten; noiz eta palestinarren etorkizunerako une giltzarri batean.
Operazio militarrarekin batera, ekimena justifikatzeko kanpaina mediatiko izugarria jaso genuen gurean Mendebaldeko komunikabide nagusien bidez. Duela urte gutxi batzuk terrore islamistaren adibide gisa aurkeztu zirenak, herriaren askatzaileak eta demokraziaren defendatzaileak ziren orain, eta horrela sinetsi genuen.
Azken bi asteotan, Siriako Gobernu berriak bi mila bizilagun zibil erail ditu gutxiengo Alawita-ko kideak direlakoan. Albisteak tantaka ailegatzen dira guregana, eta ez zaie ematen, inolaz ere, nazioarteko beste albisteei ematen zaien garrantzia bera.
Horrela funtzionatzen du geopolitikak gaur egun. Horrela jokatzen dute Europako Gobernu progresistek gurekin. Eta horrela jaten ditugu guk munduko gezurrak, gure kultura mailarekin bat ez datorren jokabide akritiko penagarri bat erakutsiz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!