Egun on,
Azken egun hauetan “Zero Day” izeneko tele-saila jarraitzen ari naiz Netflix-en. Serie ona
da, Robert de Niro eta lehen lerroko beste aktore batzuek protagonizatua, orjinaltasun
handirik gabeko argumentu baten inguruan: eraso terrorista baten aurrean Estatu, gako
artean, demokratikoek nola erantzun dezaketen aztertzen duena.
Filmearen une batean, Estatua hil ala biziko arrisku egoera batean aurkitzen da, eta
telesailak torturaren erabilera justifikatzen du argi eta garbi eta konplexurik gabe. Mezua:
Estatuak torturatzeko eskubidea erreserbatzen du, bere izaera arriskuan dagoela uste
duelarik
Beste aldetik, duela hilabete inguru “La infiltrada” filme espainiarra ikusi nuen Golem
zinemetan. Pelikula zakarra iduritu zitzaidan hasieratik. Kasu honetan, topikoz beteriko
argumentu idiologizatu batean, poliziaren infiltrazioa herri mugimenduetan goraipatzen da,
betiere Estatuaren izaera arriskuan dagoelarik.
Bi kasuetan, bi Estatu teorikoki demokratek, eta pertsonaren eskubideak oinarri omen
dituztenek, arazorik gabe defendatzen dute botereak gerra zikina eta giza eskubideen
urraketa erabili ditzakeela beharra ikusten dutelarik.
Nire ustea da zabaltze handiko bideetatik azken boladan barreiatzen ari den mezua gero
eta antidemokratikoagoa dela.