Abakandoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2025ko urt. 20a, 17:25

Egun on:
Elhuyar Zientzia aldizkarian irakurri berri dut espezie batzuk teknikoki hilezkorrak direla. Alegia, hil daitezke, baina baldin eta kanpoko zirkunstantzia batek hiltzen badu: predatzaile batek, istripu batek, edo horrelako zerbaitek; baina berez, biologikoki, ez lirateke sekula hilko. Landare batzuk, zuhaitz batzuk eta, animali batzuk ere sartuko lirateke multzoan, besteak beste abakandoa edo bogabantea. Ez naiz azalpen zientifiko sakonetan sartuko, gehienbat ez dakidalako, baina hala dela diote biologoek eta nik sinetsi egiten diet.
Pentsaera horretara bildu nintzen atzo, igande bazkalosteko loalditik atzarri, eta Felipe Gonzalezen buru hitzontzia ikusi nuelarik telebistan. Morroia 1982ko hauteskundeak irabazi zituen, duela berrogeita hiru urte kasik, alegia, eta nire iduriz, denbora tarte hori osoan zehar ez dio utzi telebistan agertzeari. Eta, hoberena dena, beti gauza bera edo antzekoa erranez: “ezkerrekoak izan arren, ezkerreko edozein politikaren kontra egon behar dugu, gurea bezalako demokrazia batean ezkerrekoa izatea eskuindar izateari ematen zaion beste izen bat delako, ez besterik”.
Barkatuko dit Augusto Monterroso idazle mirestuak bere ipuina aldatzeko lizentzia hartzen badiot, baina nik horrela erranen nuke: “atzarri nintzelarik, abakandoak hor jarraitzen zuen”. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!