Azoka txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2024ko urr. 21a, 15:20

Egun on,
 Komertzio mota ahulena izan arren, saltoki handietan erosteko joerari aurre eginez, instituzioen laguntza ekonomiko bat ere jaso gabe, aldian behin antolatzen diren janari zaborraren kontsumoa bultzatzeko makro-ekitaldietatik kanpo, hala eta guztiz ere, hor diraute.
 Iruñerrian, Nafarroako beste anitz herrietan bezala, merkatu txikien babespeko postuetan janaria erosteko aukera dago oraindik ere. Ez dira saltoki handiak baino hagitz merkeagoak, poxi bat bakarrik. Bertan baratzetako produktuak eros daitezke gehienbat, sasoikoak, baita fruta, pastak, hestebeteak eta abar ere. Hurbilduz gero, litekeena da eroslea inguruko beste auzokideekin topo egin eta bere burua solastatzera behartua sentitzea; galdetuz gero, saltzaileak berehala azalduko dio nondik ekartzen dituen produktuak, nola landu dituen eta beste azalpen batzuk. 
 Merkatu txikiek gogoratzen digute badagoela munduari so egiteko modu herritarrago bat publizitateak erakusten digun kontsumo suntsitzaileaz landa, badagoela herria egiterik hurbileko ekonomia bultzatzeaz batera. 
 Iruñerrian, nik dakita, Landabenen, Barañainen, Atarrabian eta Berriozarren dago aukera astean egun bat azoka txikira joateko. Nik  larunbatero egiten dut.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!