Gazteen oihua

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2024ko mai. 6a, 14:52

Egun on:
Mendebaldeko Estatuetan, gutxitan ikusten da hain argi herriaren eta agintari politikoen arteko arrakala, Israel Palestinaren kontra ari den genozidioaren kasuan bezain. 
Mendebalde demokratiko izenez ezagutzen dugun Europar Batasuneko eta Estatu Batuetako hiri nagusietan, eta herri txikietan ere bai, manifestazio erraldoiak ikusten dira nonahi indarkeria sionista gelditzeko eta palestinarren kontrako eraso bihozgabea salatzeko eskatuz. Horren aurrean, Bruselako Parlamentuak eta Estatu Batuetako Gobernuak entzungo ez balute bezala jarraitzen dute, ia ezer egin gabe. Pentsatua Gazatik egunero ailegatzen zaizkigun hilketa eta sarraski izugarriek ez zietela eraginen eta, lehen baino geroago, Tel Aviveko gobernuak bukaera emanen diola erasoari, bere helburuak lortuta. 
Kontua da egun gutxi batzuetako paseoa zirudiena luzatzen eta konplikatzen ari zaiela sionistei, eta gaur egun ez zaiola berehalako bukaera ikusten. Bizkitartean, Israelen kontrako manifestazioak kanpaldi bihurtu dira munduko unibertsitate handietan, eta gobernu batzuek gazteen kontzentrazio horiek indarkeriaz husten hasi direla, polizia ikasleen kontra erabilita.  
Iduri duenez, gaurtik aurrera Euskal Herriko unibertsitateetan ere kanpamentuak ikusiko ditugu Gazako herriaren alde eta Israelen genozidioaren kontra. Gure ikasleen oihua gizartearen gehiengoarena izanen dela ez dut zalantzarik. Gure politikariek gazteen oihua entzun beharko lukete.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!