Letren itsasoan murgiltzeko irrikitan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2023ko aza. 27a, 14:58

Egun on:
 Aste bat baizik ez da falta Durangoko Azokarako. Batzuok urduri gaude dagoeneko bertako korridoreetatik abiatu eta sudurra liburuen artean murgiltzeko. 
 Baten batek pentsatuko du DA liburuak saltzeko bilkura handi bat dela, eta, zalantzarik gabe, hori izan bada, salmenten datuei begiratzea baizik ez da egin behar euskaraz idatzitako testuen puska handi bat Durangon saltzen dela baieztatzeko, datua desproportzio bat erakusten duela beharbada, eta, horregatik, ezein argitaletxek ez du huts egiten hitzordura. Baina eskas geratuko ginateke liburu merkatalgune gisa definituko bagenu. 
 Durangoko Azoka ez da “fnac”, ez antzekorik. Gerediaga Elkarteak antolatzen duena irakurle euskaldunon bilkura ere bada. Horregatik, hara hurbilduko gara datorren astean liburua “gure” sentitzen dugunok, orduak pasako ditugu stand ugarietatik ibiltzen, aleak miatzen, liburu azalak irakurtzen, eta, hain segur, aspaldiko partez, edo aspaldi hurbilez, ikusi gabeko lagunekin topo eginen dugu eta gure liburuez, gustuko autoreez eta istorioez solastuko gara haiekin. 
 Orain, euskarazko irakurzaletasuna gora jotzen ari dela dirudien honetan, eta, halaber, irakurle taldeak ere oldarraldi euskarofoboaren biktima diren honetan, ona da Durangora hurbiltzera, eta euskal letren itsasoan disfrutatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!