Euskara hautua

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2023ko ira. 25a, 15:10

Larrazkenaren hasierarekin batera, ikasturteari begirako planak egiten hasten gara: bodyfit-era  joanen naiz, ingelesa ikasteko akademian izena emanen dut, swing-dantzako eskolak jasoko ditut. Buru-kolpeak mota guztitakoak dira, zentzuzko batzuen ondoan benetako burugabekeriak ere egoten direla. Gure asmo hoberenez, matrikulak ordainduko ditugu eta behar den ekipamendua erosiko dugu, besteak beste, kalitaterik hobereneko ator eta galtza elastikoak, padelerako oinetako bereziak, buruko zinta orijinalak. Ez dut nik erranen hori gaizki dagoenik, baina bai, hainbat neurritan, gure bizimodu bakan eta iparrik gabeko isla dela.
 Baina, eskaintza “original” horien ondoan, badago beste bat, begien bistakoa: euskara. Ez dakienak ikastea eta dakienak erabiltzea, edo erabiltzen hasteko bideetan pulunpatzea. Ikasteko kurtsoen eskaintza zabala da ohiko akademietan, izan daiteke presentzial klasikoa, autoikaskuntza edo on-line, eta inoiz baino dirulaguntza gehiago jasotzen dute, ia kostu zerora irits daitekeela Euskarabideako eta udalen bekei esker. 
 Eta euskara badakigu, zergatik ez izena eman mintza-lagun talde batean? Edo gure udal liburutegietako irakurle taldean? Kirola euskaraz egiteko eskaintza motza da oraindik, baina ez dugu deus galtzen kiroldegietan galdetzeagatik. 
 Horrela jokatzen badugu, kongresuan euskaraz mintzatzeko aukera ematearekin lortuko dena baino aunitzez ere gehiago eginen dugu, ez izan zalantzarik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!