Xabierrera PPren alde

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2023ko mar. 6a, 12:07

Garai ez oso urrun batean Xabierraldiak ziren nafar nortasunaren zeinu adierazgarrienetako bat, Sanfermin eta Osasuna futbol taldearekin batera. 
Joan den mendeko berrogeiko hamarraldian sortuta, nafarron fede suharra adierazi zuten, gerra ondoko karlismoaren bultzadaz. Geroztik, Xabierraldiak sarbide-errito bilakatu ziren nafar gazte askorentzat heldutasunerako bidean. Hainbesteraino, ezen berrogeitik gorako belaunaldiko gehienok zintzo demonio egiten genuen ibilaldia Zangozako gaua amets. Horrela, ustezko fedearen babespean, lehen zigarretak erre, lehen kalimotxoak edan eta, nork daki?, beste heldu kontuak ere lehen aldiz egin genituela. 
Azken urteotan, aldiz, maldan behera zihoazen eta garrantzi soziala galtzen ari ziren. Aspaldi hurbilean, Lakastak erranen luken bezala, Nafarroan eskela gehien argitaratzen duen egunkariak bakarrik egiten baitzien kasu gertakari azpimarragarri gisa. 
Baina kontuz, hori orain arte, zeren eta, aurtengo edizioan Adanero eta Sayasen eskutik berpiztutako Nafarroako Alderdi Popularrak ikur gisa hartu baititu, eta nor eta Almeida Madrilgo Alkate Jauna ekarri dute Xabierreko ibilbidera espektakuluaren vedette gisa.   
Beraz, hemendik aitzina, Xabierraldiak fedearen ikurra izanen dira berriz Nafarroan, baina ez kristau fedearena, baizik eta Nafarroako politika atzerakoi, espainiar zale eta ultramontanoa defendatzeko fedearen ikurra.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!