Lehortea zigor biblikoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko urr. 31a, 13:32

Ikuspegi biblikoarentzat, izadiaren fenomeno ezohikoak Jainkoaren ekintza zuzenak ziren
gizakion jokaera txarra zigortzeko. Horra hor, besteak beste, Egiptoko zazpi izurri beldurgarriak.
Azken hilabete hauetan, klima aldaketaren errealitatea sute eta lehorte bidez gure
lurraldean baieztatzen ari garenean, gero eta konbentzituago nago gizakiok uste baino neurri
handiagoan eragin dugula fenomenoaren bilakaeran.
Nik badakit, denok dakigu, CO 2 atmosferara isurtzeari utzita, besteak beste, tenperaturen
berotzea geldituko litzatekeela neurri handi batean. Baina ez dugu egin nahi. Zoritxarrez, horrek
gure garapen maila gelditzea ekarriko luke eta ez dirudi horretarako prest gaudenik, guk ez, eta
gutxiago oraindik munduko indar ekonomiko nagusiek eta gure gobernari kaskarrek.
Beraz, egiptoarren gisara, hondamendira goaz lasai aski Titanic-eko orkestrak azken balsa
jotzen duen bitartean. Baina oraingoan, badakigu, erruduna ez dela jainko zigortzaile bat, guhaur
baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!