Springsteen eta Dylan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko ots. 14a, 12:38

Joan den astean jakin genuen Bruce Springsteen-ek eta Bob Dylan-ek, besteak beste, bere musikaren gaineko merkataritza-eskubideak saldu dizkietela haien konpainia diskografikoei. Norberak 500 milioi dolar inguru jaso du trukean, diru-euri ikaragarria.

Belaunaldi oso baterako, orain jubilazioaren atarian dauden horientzat, bi kantariok askatasun ikonoak izan ziren gaztaroan; bi kantarion abestietan mundu gerra ondorengo hertsitasun ideologikoari aurre egiteko arnasa aurkitu zuten. Ez ziren sobera gorriak, baina askatasuna, humanismo soziala eta elkartasuna aldarrikatzen zituzten letra eder eta melodikoetan.

Ez naiz ni inor nork bere obrekin zer egiten duen epaitzeko, baina horien zale eta erosleei sekretu bat aipatu nahi nieke: Orain, plataforma digitalen play-listetan bi horien abestiren bat entzun, edo bere CDen bat erosten dugunean, gehiago aberastuko ditugu musikaren multinazionalak, eta gizatasuna eta askatasuna murrizten lagunduko dugu, hain zuzen entzuten ditugun abestiek diotenaren kontrakoa.

Bi aldiz pentsatzeko modukoa, ezta?  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!