Minutu bakar batean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Serrano 2017ko abe. 14a, 16:24

Urte honen bukaera heldu da, argiaren abiaduran gure eskuetatik ihes egin duen urte honen azkeneko hitzak, momentuak, bizipenak heldu dira, eta hauekin batera GABONAK.

 

Ez dakit zuk Gabonak gorroto edo maite ote dituzun. Nik maite ditut, maite. Maite ditut familiarekin igarotzen ditugun txokolatez betetako arratsalde hotzak, edota olentzero ikustean ume txikien aurpegietan marrazten diren irribarre zabalak. Gabonek duten ederrena ez direlako opariak, momentuak eta momentuak sorrarazten dituzten pertsonak baizik.

 

Baina orduan pentsatzen hasten naiz, edo hasi beharko ginateke, irribarre eta opariekin lotzen dugun garai hau ez dela berdina munduko mutur guztietan, horrela bizi dugula hemen jaio garelako.

 

Eta umezurtz-etxean bizi diren umeak, zer? Eta zubi azpian bakarrik dagoen eskalea, zer? Eta gerran familia osoa galdu duen emakumea, zer?

 

Liatuta egongo zarela pentsatzen dut, opariak eta bazkariak erosten eta prestatzen, baina hilabete honen hasieran gaude, balio ikaragarria duten minutuz betetako hilabetearen hasieran.



Eta gauza bat esan nahi dizut, MINUTU BAKAR BATEAN, mundu honetako pertsona baten bizitza alda dezakezula. SMS baten bitartez behar dutenentzat dirua bidaliz, jada erabiltzen ez dituzun jostailuak dohaintzan emanez…

 

Beraz, galde iezaiozu zeure buruari, GABONAK, SOILIK GURETZAT AL DIRA?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!