Negar egitea ez da ona. Negar koldarrek soilik egiten dute. Gizonek ezin dute negar egin. Zenbatetan entzun dituzu horrelako esaldiak? Eskuko hatzekin konta ezin ahala, ziur aski.
Nik negar egiten dut, eta ez, ez dit lotsarik ematen hau helarazteak, ez naiz ahula ere, eta gizona izango banintz, zerbait gertatuko litzateke?
EZ, ez litzateke ezer gertatuko, denok baitugu negar egiteko ESKUBIDEA eta BEHARRA.
Mundua gainera erortzen zaigun egun horietan, dena gaizki ateratzen zaigunetan, asko maite dugun pertsona batekin sekulako gatazka izaten dugunetan… Momento horietan musika topera jarri, begiak itxi eta negar egin, gogoz gainera!
Gero, berriro aterako gara mundu BORTITZ honetara, negar egitea gaizki dagoela esaten duen gizarte arraro hau aldatzera, hankaz gora jartzera.
Beraz, niretzat, malkoek botere handia daukate, masailetan behera daramate gure egun txarraren zati bat, gure tristuraren beste handi bat, gure sekretu kontaezinak, sorbaldaren gainean daukagun motxilaren zamaren zati handia…
Eta orain, zuk zer uste duzu? Malkoek badute botererik?
Uxue Serrano Urdin