UEUk eta Nafarroako Hezkuntza Departamenduak 2018. urterako sinatu berri duten elkarlana abian da. Orotara, 14 ikastaro eskainiko ditugu urtean zehar eta guztiak DOAKO ikastaroak. Udaberriko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
UDABERRIAN – izen ematea irekita
- Idazkera kolaboratiboa konstruktibismoan; hizkuntza idatziaren garapena eskolatzearen lehen urteetan.
- Adimen gaitasun handiko ikasleei erantzuna eskolan: eguneroko erronka.
- Adimen emozionala ikasgelan.
UDAKO IKASTAROAK – UEUren 46. Udako Ikastaroen barne hiru ikastaro hauek emango dira:
- Errealitatea kontatzeko manerak.
- Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko.
- Ipuin parekideak sortzen.
UDAZKENEAN
- Bileren dinamizaziorako teknikak.
- Proiektu bidezko metodologiak.
- Itzulpengintzaren hasi-masiak irakasleentzat: hainbat baliabide eta gako.
- Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen.
- Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea.
- Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu.
- Adimen Anizkunen teoria: begirada aldaketa.
- Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak.
OHARRA: Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.