UEUk ikastaroak eta hitzaldiak prest ditu udaberrirako

Udako Euskal Unibertsitatea udaberrirako ikastaro zein hitzaldiak prestatzen dihardu. Arg:ueu.eus

Otsaila eta maiatza bitartean 4 ikastaro eta 4 hitzaldi antolatu ditu Nafarroan.

Etengabeko prestakuntzaren euskarazko eskaintza egonkortu egin du Udako Euskal Unibertsitateak. Edurne Kochek, UEUko Nafarroako koordinatzaileak azaldu duenez, “Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk Nafarroan ere”. Hauek dira UEUk prestatu dituen ikastaroak:

  • Pedagogia sistemikoa eguneroko hezkuntza praktikan
  • Galerak eta dolu-prozesuak ikastetxearen testuinguruan
  • Nerabeekiko lana irakaskuntzan
  • Agertokia zurea da. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa

 

UEUren jarduera zabaldu eta euskararen balioa gizarteratzeko helburuarekin, lau gai landuko dituen  hitzaldi-ziklo bat antolatu dute tokiko eragileekin elkarlanean.

  • Estitxu Fernandez psikologo eta irakasleak emango du Berako Labiaga ikastolan: Nola bizi nahi dut?

  • Leire Urbeltz ilustratzaileak Iruñeko Biurdana ikastetxean eskainiko du Artea eta bere hezkuntza euskaraz hitzaldia.

  • Ane Ablanedo irakasleak Atarrabiako Paz de Zigandan emango du Pertsonen aldeko pedagogia hitzaldia.

  • Peio Irujo ekonomilariak Zizur Nagusiko San Fermin ikastolan eskainiko du Kooperatibismoa hezkuntza munduan. Ikastola modeloa XXI mendean hitzaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!