Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketara

Erabiltzailearen aurpegia Udako Euskal Unibertsitatea 2015ko api. 24a, 12:04

Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako ikastaroa. Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta haren balio eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen herritarra fabrikatu/doktrinatzeko eginkizunean hezkuntza-sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuagoa eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera. NOIZ: Maiatzak 23 eta 30. NON: Iruñeko UEUren egoitzan. IZEN EMATEA eta INFO GEHIAGO: www.ueu.eus edo 948362563

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!