Lanposturako oinarrizko eskakizunak honako hauek dira: euskara ongi menderatzea, harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea, gidabaimena eta autoa edukitzea, ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea, kudeaketan eta planifikazioan eskarmentua izatea.
Halaber, hautaketan baloratuko dute euskara elkarteen mugimendua ezagutzea, soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea, teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna izatea eta Euskaraldia ezagutzea
Lan baldintzei dagokienez, asmoa da martxoaren batean hastea lanean, sei orduko lanaldiarekin, eta urte bukaera arte jardutea. Ohiko lan lekua Burlatako bulegoa izango da.
Curriculumak bidaltzeko epea otsailaren 20an, 14:00etan bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira, oskar@topagunea.eus helbidera.