LAN ESKAINTZA EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

Erabiltzailearen aurpegia
IRUÑERRIKO MINTZAKUADRILLAK EGITASMOAN DINAMIZATZAILE BILA GABILTZA!
Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmorako dinamizatzaile berriak bilatzen ari gara. Lau pertsonen beharra dugu 2021 - 2022 ikasturtea martxan jarri eta koordinatzen laguntzeko.
Egitekoak:
2021 - 2022 ikasturtean zehar Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoaren zabalpen, jarraipen, garapen eta koordinazio lanetan aritu.
Lanposturako oinarrizko eskakizunak:
- Euskara ongi menperatzea
- 18 – 25 urte tartean izatea
- Iruñerrian bizitzea
Baloratuko da:
- Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoa ezagutzea
- Aurreko edizioetan Mintzakuadrillak egitasmoan parte hartu izana
- Gazte / herri mugimenduetan parte hartzea (gaur egun edo aurretik)
- Pertsona dinamikoa izatea
- Talde lanerako gaitasuna izatea
- Aisialdi esparruko ezagutza eta esperientzia
Curriculumak bidaltzeko epea ekainaren 17an 14:00etan bukatuko da. Posta elektronikoaz bidali behar dira oskar@topagunea.eus helbidera.
Burlatan, 2021eko ekainaren 9an