AISIALDIKO HEZITZAILE LANPOSTUAK

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2020ko abu. 31a, 11:56

Euskaltzaleen Topaguneak Nafarroako hainbat udalekin elkarlanean, Larunblai aisialdi egitasmoa antolatzen du. Egitasmo hau ikasturte osoan zehar luzatzen da eta helburu nagusia haur nahiz gaztetxoek lagunartean euskaraz aritzeko talde iraunkorrak sortzea da. Larunbat arratsaldetan bi orduko saioak egiten dira. Talde ezberdinak gidatzeko hezitzaile bila gabiltza eta horretan interesa duen gazte orok bere burua aurkez dezake:

 

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • EGA, horren baliokidea (hori izan ezean euskararen gaitasun froga bat gainditzea).
  • Euskaraz ongi jakitea: ahozko maila ona, bizia eta adierazkorra.
  • Begirale titulu ofiziala.

 

Baloratuko da

  • Norberaren eskualdea ezagutzea
  • Haur eta gazte aisaldian eskarmentua.

 

Eskainiko da

  • Hileko 12 eta 7 lanorduko kontratuak 2020ko irailetik aurrera.
  • Aisialdiko heziketan prestakuntza jasotzeko aukerak.
  • Koordinazio-gune egonkorra.

 

Curriculumak aurkezteko

  • Epea: Irailaren 1etik 18ra.
  • Tokia:

Euskaltzaleen Topagunea

Uren Plaza 6-7 31600 Burlata

Posta elektronikoz: aepalza@topagunea.eus

Tel.: 948 33 08 68   /   674 35 19 17

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!