Lan eskaintza: Euskaltzaleen Topaguneak lanpostu bat bete behar du epe laburrean.

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2019ko apirilaren 9a

Euskaltzaleen Topaguneak,langile bat kontratatu nahi du urte amaiera arte, lanaldi erdiz.
Curriculumak bidaltzeko epea apirilaren 23an, 14:00etan bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira:oskar@topagunea.eus helbidera

Egitekoak :

  • Erabilera eta Sentiberatze programak kudeatzea, Nafarroan.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

      o Euskara ongi menperatzea.

      o Gidabaimena eta autoa edukitzea.

      o Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.

      o Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna edukitzea.

 

Baloratuko da:

      o Talde lanerako gaitasuna izatea.

      o Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.

      o Proiektuen gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.

      o Parte hartze eta talde dinamikak ezagutzea

      o Euskaltzaleen Topagunea, euskalgintza, ezagutzea.

      o Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.

      o Hizkuntza plangintzak, soziologia, komunikazioa, antropologia ikasketak edukitzea.

      o Nafarroa ongi ezagutzea.


    Lantokia, Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko egoitzan izanen da

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!