Euskaltzaleen Topaguneak, Nafarroako hainbat udalekin elkarlanean, Larunblai izeneko aisialdi egitasmoa antolatzen du. Egitasmo hau ikasturte osoan zehar luzatzen da eta helburu nagusia haur nahiz gaztetxoek lagunartean euskaraz aritzeko talde iraunkorrak sortzea da. Larunbat arratsaldetan bi orduko saioak egiten dira. Iruñerrian talde ezberdinak gidatzeko hezitzaile bila gabiltza eta horretan interesa duen gazte orok bere burua aurkez dezake:
Lanposturako oinarrizko eskakizunak
- EGA, horren baliokidea (hori izan ezean euskararen gaitasun froga bat gainditzea).
- Euskaraz ongi jakitea: ahozko maila ona, bizia eta adierazkorra.
- Haur eta gazte aisaldian eskarmentua.
Baloratuko da
- Begirale titulu ofiziala.
- Norberaren eskualdea ezagutzea
Eskainiko da
- Hileko 12 eta 7 lanorduko kontratuak 2018ko irailetik aurrera.
- Aisialdiko heziketan prestakuntza jasotzeko aukerak.
- Koordinazio-gune egonkorra.
Curriculumak aurkezteko
- Epea: ekainaren 25etik uztailaren 2a bitarte.
- Tokia:
Euskaltzaleen Topagunea
Ribed Parkea, 1. 31610 Atarrabia
Posta elektronikoz: oihan@topagunea.eus
Tel.: 948 33 08 68 / 674 35 19 17